XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi gizarte-talde hauek, Etorkinenak eta Deseredatuenak, Komunitate honetako biztanleriaren ia % 70ko gehiengo sendo bat osatzen dute, gorago jasoa geratu den bezala, eta gaur eguneko gaztelaniaren hegemoniazko estruktura soziolinguistikoa osatzen dute.

Gaztelaniazko geografia honen parte bat, oso txikia oraindik, euskararen aberrira itzuli da.

Euskaldun berriak deituriko hizkuntz aberriratu hauek, ez dute osatzen oraindik Komunitate Autonomoko biztanleria osoaren % 3 xume bat besterik.

Hala ere, duten idiosinkrasia linguistikoak berezi egiten ditu Komunitatearen gainerakotik, horien estudio-maila, sorlekua, beren familietako hizkuntz markoa, adin-kohortea, eta bezalako hain zirt edo zarteko parametro sozialetan ongi baino hobeto diferentziaturiko gizarte-talde bat osatzen dutelako.

Euskarara beren kabuz aberriratze hori, estrukturazko eta estrukturaz gaineko elementu-zerrenda oso baten eraginez gertatu da eta, aldi berean, elementu-zerrenda horrek, Etorkinen eta Deseredatuen gaztelaniazko Komunitatearen jatorrizko taldetik argi eta garbi bereizten dituen eritzi- eta jarrera-mundu linguistiko oso bat desarroilatzen du euskaldun berrion baitan.

Azkenik, Komunitateko biztanleriaren % 27ra iristen den gutxiengo mardul batek, euskal erreserba esango genukeena osatzen du.

Euskararen gordailuzainak ditugu hauek, Euskal Herriko tradizio linguistiko-historikoaren Oinordekoak.

Akordioa / Desakordioa
- Euskaraz gero eta jende gehiagok egiten duela ematen du
- Ezinezkoa da euskara superbizi ahal izatea
- Ez du ezerk ez inork eragotziko euskararen superbizitza

Z = Zaharrak / B = Berriak / E = Erdaldunak.